Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak, Haurralderekin, Bergarako eta Ordiziako Udalekin elkarlanean, emakume migranteek jarduera fisikoan eta kirol-jardueran parte hartzeko gida aurkeztu du. Dokumentuak kirol-eragileentzako eta udalentzako tresnak eskaintzen ditu, kirol-jardueran arrakala murriztu eta inklusioa sustatzeko.
Bergarako alkate Gorka Artolak adierazi du gidak Bergaran aniztasuna eta inklusioa sustatzeko konpromisoa islatzen duela: "Kirola ez da soilik osasuna eta ongizatea lantzeko tresna; komunitatea eraikitzeko eta pertsona guztiak, jatorria edozein dela ere, elkartzeko bide eraginkorra ere bada".
Bergarako Udalaren 2024-27 Legegintzaldi planean jasota dago zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek jarduera fisikoan parte hartzea sustatzeko neurriak hartzea, eta Udalak martxan jarri du emakume migranteendako kirol eskaintza, Mugiment, Emakumeok Mugimenduan eta Gipuzkoa Ekitaktiboa marko teorikoak oinarri hartuta. Udalak azaldu dute, 32 emakumenek hartzen dutela parte, eta kirol-jarduera ezberdinak garatzen dituztela. "Parte-hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute, eta etorkizunean kirol jarduera gehiago eskaintzeko asmoa dago", aurreratu dute Udaletik. Ekimen hau doakoa da, eta euskaraz nahiz gaztelaniaz eskaintzen da.