"Arrakastatsua" izan da Bergarako Elikadura Mahaiaren heziketa programa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko mar. 13a, 17:03

Ikasleak Ziarreta baserrian. (Argazkia: Ereindajan).

Herriko ikastetxe guztietako 400 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte abendutik otsailera bitartean.

Abendutik otsailera bitartean egin du Bergarako Elikadura Mahaiak Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia heziketa programa, herriko ikastetxeekin. 400 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, hamazazpi saiotan. Oxirondo azoka eta Ziarreta baserria bisitatu dituzte; baita ikas bidaiako otarreen ekimenean parte hartu ere. Bertako produktuz osatutako 442 otarre eta 332 gazta laurden saldu zituzten; hala, Euskal Herriko ekoizle txikiengan eragin zuzena izan dute.

Elikadura Mahaiak balorazio positiboa egin du: "Metodologia praktikoarekin lan egiteak asko erraztu du haurrei eta gazteei zuzendutako heziketa jarduerak garatzea". Landutako edukiak Biolur elkartearen Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia material didaktikoan oinarritu dira eta bailarako zortzi ekoizle izan dira hezitzaileak. Horrelak ekimenak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa erakutsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak