Atzo Zegaman ospatu zen Erlezain Egunaren baitan ospatu zen Gipuzkoako 25. Ezti Lehiaketa eta bergararrarena izan zen eztirik onena. Sari horretaz gain, herritarrei gehien gustatu zitzaien eztiaren saria ere jaso zuen. Etxeberria gustura agertu da sariarekin: "Benetan, oso pozik nago asko kostatzen delako. Horrek esan nahi du lana ondo egiten dudala". Bigarren saria Irungo Itziar Lopezentzako izan zen, eta hirugarrena, Urretxuko Aitor Prietorendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.