Manu Diazek jarraituko du Gipuzkoako futbol federazioa zuzentzen

Xabier Urtzelai 2025ko mar. 5a, 11:52

Manu Diaz, ezkerrean, 2023ko Futbol Sarien ekitaldian Aloña Mendiko presidente Javi Azpiazu omendu zuten unean. Iaz Oñatira ekarri zuten ekitaldia.

Garai Berriak taldea da Gipuzkoako futbol federazioa zuzentzen jarraitzera aurkeztu den hautagai bakarra, horrenbestez, Manu Diaz bergararrak zuzentzen duen taldeak beste hiru urtez jarraituko du futbol gipuzkoarra gidatzen.

Joan den astean aurreratu zuen GOIENAk astelehenera bitartean Gipuzkoako Futbol Federazioko hauteskunde prozesura hautagai gehiago aurkeztu ezean Garai Berriak taldeak zuzenean jarraituko zuela, eta halaxe izan da, atzo berretsi zuen hauteskunde-batzordeak Manu Diazek (Bergara, 1965) jarraituko duela futbol gipuzkoarra gidatzen.

Diazen lan-taldea 2020an iritsi zen federaziora, hiru hamarkadez Gipuzkoako federazioa zuzentzen ibilitako Juan Luis Larrea ordezkatzera. Orduan Debagoieneko beste hautagai batek, Adrian Merino aretxabaletarrak, gidatzen zuen Denon Joko Zelaia taldeari hauteskundetan irabazita lortu zuen Garai Berriak taldeak nagusitzea. Eta oraingo hauteskundetan, esan moduan, ez da hautagaitza berririk aurkeztu. Hauteskunde hauek Kirol Lege berriagatik atzeratu dituzte, horrenbestez, hurrengo agintaldia hiru urtekoa izango da, 2028ra arte. Garai Berriak taldeko ordezkariak aurreratu du lehenengo lau urtekoan abian jarritako proiektuei jarraipena eman asmoz erabaki dutela jarraitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak