Martxoaren 21ean eta 28an izango da kanporaketa-fasea, eta bertatik sailkatzen diren taldeek apirilaren 4an izango dute finala. Talde bakoitzak hiru epaimahaikideren aurrean aurkeztuko ditu lanak, eta pintxo onena aukeratzeko, kontuan hartuko da taldekideen arteko euskararen erabilera, prestaketaz, zaporeaz eta originaltasunaz gain.
Saioak arratsaldez izango dira, 17:00etatik 19:00etara, eta egun bakoitzean antolakuntzak azokan jarriko duen materiala erabiliz, talde bakoitzak 45 minutu izango ditu pintxoak prestatzeko. Lehiaketan epaimahaiak aukeratutako hiru pintxo onenak sarituko dituzte: talde irabazleak 100 euro jasoko ditu, eta pizza bana hartzeko txartela; bigarren sailkatuak, 50 euro, eta pizza bana hartzeko txartela; eta hirugarren sailkatuek, pizza bana hartzeko txartela.
Lehiaketako taldeen izen-ematea irekita dago, martxoaren 13ra arte. Talde bakoitzak hauek zehaztu beharko ditu izen-ematean: taldearen izena, taldeko ordezkaria eta prestatuko dituen bi pintxoen izenak eta errezetak.