Bergarako bi xake taldek Gipuzkoako Lehen Mailara igotzeko ligaxka jokatuko dute

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 24a, 15:04

Gipuzkoako zortzi taldek jokatu dituzte partidak Bigarren Mailan Lehen Mailarako igoera fasera sailkatzeko eta Bergarako Zaleak taldeak lortu du sailkapeneko lehen postua 20 punturekin; Bergara taldea hirugarrena izan da 16,5 punturekin. Martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an jokatuko dituzte partiduak.

Bergararrek Legazpiko Santikutz, Mutrikuko Txaturanga, Lasarteko Taula, Errenteriako Beraun, Irungo Salto-Bidasoa eta Donostiako Gros taldeek kontra jokatuko dute igoera fasea.

Bergarako Xake Elkartetik adierazi dute Bergarako bi taldeetako batek igoera lortuko duenaren esperantza eta ilusioa badutela. Badakite ez dela erraza izango aurkariek maila handia dutelako, baina "herriko taldeek denboraldian zehar lortu dituzten taldeek uzten dute amesten eta igoeragatik lehiatzen".

Bergara B eta Zaleak B taldeek Hirugarren Mailan egindako lana nabarmendu klubak: "Bi taldeak taularen erdian finkatuta daude, astebururo lortzen ari diren ibilbide onaren eta emaitza onaren ondorioz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak