Ttanttaka Teatroak Emakume baten borroka eta metamorfosia antzezlana estreinatuko du bihar, 20:00etan hasita, Seminarixoan. Eneko Sagardoy, Eva Trancon eta Vito Rogaso dira antzezleak.
Edouard Louis idazle eta intelektual frantsesak idatzitako eleberrian oinarritua, homosexuala izatearen eta baliabide gutxiko eta indarkeria psikologikoz, sexualez edo fisikoz inguratutako familia batean bizitzearen mina du hizpide: "Ustekabean amaren gaztaroko autorretratu bat aurkitu ondoren, Edouard Louisek gogora ekarriko du baztertuta, menderatuta eta, are gehiago, gizonezkoek eragindako indarkeriak makurtuta bizi den eta 45 urterekin matxinatu, ihes egin eta pixkanaka bere askatasuna eraikiko duen emakume baten irudia. Gizarte patriarkalak, familiak eta baita semeak ere suntsitutako emakume baten metamorfosia. Emakume hori, gero, berriz elkartuko da semearekin eta hark, publikoki, duintasuna itzuliko dio". Sarrerak salgai daude, Seminarixoko webgunean, zortzi eurotan.