Emakumeendako bigarren eskalada saioa egingo dute martxoaren 1ean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 20a, 11:22

Eskalatzen trebatzea edo hastea nahi duten 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako jardunaldia izango da. Izena eman daiteke Agorrosinen edo horretarako prestatu duten galdetegia beteta.

Emakumeen eskalada saioa antolatu dute martxoaren 1erako Labegaraietako rokodromoan, 10:00etan hasi eta eguerdira bitartean. Eskalatzen trebatu edo hasi nahi duten 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako jardunaldia izango da, eta antolatzaileek aurreratu dute izena emateko eskaera asko jasotzen badituzte Bergaran bizi direnek izango dutela lehentasuna. Katu-oinak eramatea beharrezkoa izango da. Halaber, magnesioa ere eraman dezakete; hala egiteko eskatu diete.

Otsailaren 15ean egin zuten aurreneko saioa, eta martxoaren 1ean egingo dute bigarrena. Horren ostean, martxoan beste bi jardunaldi egiteko asmoa dute. Hala, aurreneko aldian parte hartu zutenek eta eskalatzaile berriek hartu dezakete parte. Izena eman daiteke Agorrosinen edo galdetegia beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak