Bergarako Pentsiodunen Mugimenduak adierazi du sinadurak biltzen jarraitzen dutela, eta Bilboko ekitaldian euskal gizartean erreferente diren 289 pertsonak sinatu zutela HEL. Gainera, nabarmendu dute herri berriak ari direla gehitzen egitasmora; tartean, Aretxabaleta.
"Bestalde, EHPMak oso positibo baloratzen ditu Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ezartzeko eta hobetzeko ekimen sindikalak.
Ekimen sindikalen aurkezpenak eskaintzen digun aukera aprobetxatzen dugu eskerrak emateko sindikatuek Pentsioen Osagarri bat Bermatzeko Neurrien Herri Ekimen Legegilearekin duten kaguntzagatik eta inplikazioagatik", azaldu dute..