Literatura solasaldiak: bi zita datorren astean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2025ko ots. 14a, 08:12

Karmele Jaio eta Uxue Alberdi.

Irizar jauregian edo kartzela zaharrean izan, literaturak protagonismo berezia hartuko dute datorren astean.

Udalak eta Jardun euskara elkarteak udal liburutegiaren laguntzarekin antolatu dituzten neguko literatura solasaldien barruan, hilaren 19an –Irizar jauregian, 18:30ean– Karmele Jaioren Maitasun kapitala liburua izango da protagonista, Mikel Antzak dinamizatuta. Solasaldian parte hartzeko izena ematea eskatu dute, udal liburutegian (943 77 91 62) edo Jardunen ( 943 76 36 61 edo 605 71 24 69). Hurrengo zita martxoaren 19an izango dute, Ernest Hemingway-ren Fiesta liburuaren gainean aritzeko.

Kartzelako Irakurketa Taldea

Bestalde, kartzela zaharrean elkartu ohi den Kartzelako Irakurketa Taldeak (KIT) proposamen berria aurkeztu du otsailaren 20rako (18:30). Uxue Alberdiren Hetero lana oinarri hartuta, solasaldi kolektiboa izango dute, idazlearekin. Izena emateko: kolaxirratsaioa@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak