Martxan da Koldo Eleizalde lehiaketan lanak aurkezteko epea

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 10a, 11:23

Iazko irabazleen talde argazkia. (Argazkia: GOIENA).

40. edizioa izango da aurtengoa, eta parte-hartzaileek apirilaren 30era arte aurkeztu ditzakete euren lanak.

Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketen 40. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik dago, apirilaren 30era arte. Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak jarri du abian lehiaketa beste urte batez eta Bergaran jaiotakoek edo Bergaran bizi zein bertan ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte, bakarka zein taldeka. Bost genero-multzotako lanak aurkez litezke: antzerkia; bertsoa; ipuin idatzia eta poesia; ipuin-kontaketa, podcasta eta txistea; eta komikiak.

Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute. Sari-emate ekitaldia ekainaren 14an egingo dute, zapatua, eguerdiko hamabietan, Seminarixoan. Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak Bergarako Euskara Zerbitzuaren webgunean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak