Sagarpe elkarteko hormetan Okinak utzitako arrastoaz gozatzen

Xabier Urtzelai 2025ko ots. 9a, 10:45

Miguel Okina artistaren mendeurrenaren ekitaldien baitan Bergarako hainbat elkartetan bisita gidatuak egiten dihardute, margolari bergararraren artelanak hobeto ezagutzeko helburuarekin. Hala, zapatu goizean Sagarpe elkartea jendez bete zen, bertako hormetan dagoen ondareaz jabetu eta gozatzeko.

Bisita gidatuarekin hobeto gozatzeko edukiera mugatuko ekitaldiak badira ere, zapatu eguerdian koadrila polita batu zen Bergarako Sagarpe elkartean, Miguel Okina margolariak bertan dituen margolanez gozatzeko helburuaz. Lehenago ere San Miguel-pe elkartean eta Gure Ametsan egin dituzte bisita gidatuak, eta zapatuan Sagarpeko margolanak aztertu ondoren otsailaren 22rako badute beste hitzordu bat, Umore Ona elkartera joango dira (11:00) hango artelanak ezagutzeko. Edukiera mugatuko bisita izango da hau ere. Izena emateko: 613 44 82 17.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak