Enpresarek eta Bergarako Udalak berritu duten hitzarmenarekin, 30.000 euroko diru-laguntza jasoko du Enpresak urtarriletik abendura bitartean gauzatuko diren proiektu eta ekimenak finantzatzeko.
Bergarako Udalak adierazi du, enpresaren Plan Estrategikoaren helburu nagusiak bideratzeko erabiliko duela Enpresarek diru-laguntza; besteak beste, tokiko enpresekin lankidentzan ekimen berriak garatzeko, arlo ezberdineko jardunaldi eta prestakuntza saioak eskaintzeko, enpresen artean arlokako mahaiak eta eztabaida guneak lantzeko, tokiko eta kanpoko azoketan parte-hartzea sustatzeko, negozio eredu berriak aztertzeko eta garatzeko, enpresa bazkideen kopurua handitzeko eta haien parte-hartzea areagotzeko, komunikazio plan estrategikoa ezarri eta martxan jartzeko nahiz baliabide tekniko eta trebakuntza arloetan prestakuntza eskaintzeko.
Bergarako enpresa sarea indartzea da elkartearen helburu nagusia "lanpostuak sortzen eta bertako ekonomiaren lehiakortasuna hobetuz". Enpresen arteko lankidetza eta baliabideen partekatzea sustatzen ditu, "batez ere, enpresa txiki eta ertainen beharrak kontuan hartuta. Ekimen berritzaileak martxan jartzeak, enplegu aukera berriak sortzeko eta lanpostuak indartzeko aukera emango du". Bergarako Udala enpresareko zuzendaritza batzordeko kide da.