Emakumeendako eskalada saioa egingo dute otsailaren 15ean Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 7a, 13:07

Eskalatzen trebatzea edo hastea nahi duten 16 urtetik gorako emakumeei zuzendutako jardunaldia izango da. Denera lau antolatu dituzte, eta lehena otsailaren 15ean izango da, Labegaraietako rokodromoan, 10:00etan. Izen-ematea zabalik dago otsailaren 14ra arte.

Otsailaren 2an egin zuten Bergarako Neska Eskalatzaileen I. Topaketaren ostean, lau saio antolatuko zituztela iragarri zuten, eta lehendabizikoa datorren astean izango da; hain zuzen ere, otsailaren 15ean. 10:00etatik 12:00etara eskalatuko dute, eta katuoinak eramatea beharrezkoa izango da. Halaber, magnesioa eraman dezaketei ere, hala egiteko eskatu diete.

16 urtetik gorako emakumeendako dira saioak, eta antolatzaileek aurreratu dute izen-emateko eskaera asko jasotzen badituzte, Bergaran bizi direnek lehentasuna izango dutela. Hala, lehenengo saioan izena ematearekin nahikoa izango da hurrengoetan parte hartzeko. Horretarako antolatzaileei adierazi beharko diete parte-hartzaileek zein saiotan hartuko duten. Dena den, saio solteetara ere joan daiteke.

Antolatzaileek aurreratu dute otsaila eta martxoan denera lau saio antolatuko dituztela, eta gutxi gorabehera, bi astean behin izango direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak