Bakardadearen eta etxebizitzaren gaiak landuko dituzte Bergarako Adineko Pertsonen III. Kongresuan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko ots. 7a, 08:52

Egingo duten hirugarren batzarra otsailaren 13an izango da, 17:30etik 19:00etara udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Bergarako Adineko Pertsonen III. Kongresua egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan otsailaren 13an, 17:30etik 19:00etara bitartean. Landuko diren gaien artean daude bakardadea, etxebizitza, informazioa helarazteko buletin baten beharra eta ekintza bateratuak: Belaunaldi Arteko Nazioarteko Eguna apirilaren 29an eta Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna urriaren 1ean. Gainera, zenbait puntu taldeetan bilduta jorratuko dituzte. Gai horiek lantzeaz gain, orain arte egindako lana aurkeztuko dute.

Hala, Bergarako Udalak nabarmendu du Adineko Pertsonen Kontseiluak bere ibilbidean zehar hainbat ekimen sustatu dituela herrian. Era berean, Udalak parte hartzeko gonbidapena egin du: "Beste belaunaldi batzuek egin duten bezala, garrantzitsua da adineko pertsonek ere euren topaleku bat martxan jartzea; izan ere, bizitza osoan jasotako esperientziak bergarar guztiontzako oso aberasgarriak izan daitezke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak