AP1 autobideko Lesarriko tunelean, Bergaratik Eibarrera bidean, lau autok egin dute talka 07:45ak bueltan. Ertzaintzaren esanetan ez da izan zauriturik, autoek atzetik jo dutelako, baina auto ilara luzeak sortu dira. Gainera, tunela itxi egin behar izan dute autoak ateratzeko . Dagoeneko zabalik dago baina oraindik zirkulazioa motela da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.