Euskadiko Kide Ugariko Familien Federazioaren (Hirukide) bulegoa Bergaran izango da otsailaren 11n, Udal Liburutegian, 09:30etik 14:00etara eta 15:30etik 18:00etara. Bergarako eta bailarako herritarrei dauden abantailen eta onuren berri emango diete; besteak beste, hauen gaineko informazioa emango dute: kide ugariko familien eskubideak; laguntzak, hobariak eta baimenak; kolektiboaren inguruko azken aldaketak eta berrikuntzak; herriko akordio berriak eta udalerriko eta inguruko azken abantaila pribatuak.
Ez da beharrezkoa izena ematea, baina adierazi dute webgune bidez hitzordua hartuz gero lehentasuna izango dutela arreta zuzena eta pertsonala jasotzeko orduan.
Horren harira, zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, hirukide@hirukide.com helbide elektronikoa idatzi edo 945 25 36 02 / 688 72 89 31 telefono-zenbakietara dei egin daiteke.