Senegalgo errezeten aurkezpena egingo du Ndank Ndank elkarteak bihar, 10:45ean hasita, San Joxepeko bigarren solairuko sukaldean. Parte hartzaileek kozinatzeko aukera ere izango dute elkarteko kideek bertara eramandako osagaiekin. Parte hartzea nahi dutenek izena eman dezakete harreran.
Bestalde, San Joxepetik aurreratu dute Internetekin zituzten arazoak konpondu dituztela eta informatika ikastaroak berhartuko dituztela. Hilabete honetako saioetarako plazak beteta daude, baina adierazi dute datozen asteetan Whatsapparen ikastaroa antolatuko dutela: "Adi egon daitezela interesa izango dutenek".