Bergarako hainbat talde Santa Ageda eskean ibiliko dira bihar herriko kaleetan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko otsailaren 3a

Bihar, Santa Ageda bezpera, San Joxepe elkarteko korua, Alaiberri taldea eta Kantu jira herrikoia kalerik kale ibiliko dira Santa Ageda koplak kantatuz eta eskean.

Eguerdian zehar aterako da kalera San Joxepe elkarteko korua. Alaiberri taldeak, berriz, arratsaldeko seietan ekingo dio Santa Ageda eskeari Mizpirualde egoitzan, eta ondoren, herriko kaleetan zehar ibiliko dira.

Jardunek hilero egin ohi duen kantu jira ere Santa Ageda bezperarekin lotu dute Santa Ageda kantuan antolatuz, eta oraingo honetan, Bergarako Musika Eskola izango du bidelagun. 19:00etan elkartuko dira San Martin plazan eta herritarrak parte hartzera animatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak