Txapa Irratiak 40 urte beteko ditu aurten, eta, hori ospatzeko, kartzela zaharrean izango diren hainbat kontzertu iragarri ditu: lehena Aitor Escobarren emanaldia izango da, otsailaren 23an, 12:00etan; martxoaren 9an, Martxanterekin elkarlanean antolatuta, Anarik joko du, 19:00etan; martxoaren 13an, 21:00etan, Mejillon Tigreren txanda izango da; eta martxoaren 21ean, 22:00etan, Juan Pablo Balcazar Trio izango da Bergaran. Antolatzaileek aurreratu dutenez, kontzertu batzuetan sarrera kobratuko da eta egunean bertan jarriko dituzte salgai.
Txapa Eguna martxoaren 29an egingo dute, eta irratikide ohiekin bazkaria egingo dute, Pertxa elkartean: "Jai giroan ospatu nahi dugu urteurrena, eta 40 urtean ibili denak ateak zabalik dauzka". Aurrerago, ekintza gehiago egingo dituzte.