'Bilintx'-en bizitza, haurrei kontatutako antzezlanean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urt. 31a, 16:59

'Moko' obra egingo du gorakada antzerki taldeak bihar, Seminarixoan; sarrerak salgai daude, lau eurotan.

Gorakada antzerki taldeak 6 urtetik gorako haurrendako Moko antzezlana taularatuko du bihar, Seminarixoan, 18:00etan. Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo eta Maren Basterretxea dira aktoreak, eta eurekin batera txotxongiloak izango dira oholtzan, Indalezio Bizkarrondo Bilintx euskal poeta eta bertsolariaren bizitza kontatzeko.

Enpatia eta tolerantzia

Estreinatu berri duten obra da, eta enpatiaz, errespetuaz eta tolerantziaz hausnartzen du: "Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta, ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen. Bakarrik geratu zen. Izena gal- du zuen. Ordutik aurrera, Moko deitzen zioten denek. Moko-k ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak