Euskal Ligako igoera fasea Labegaraietan jokatuko du Goizper BKEk

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urt. 30a, 17:14

Goizper BKE Irunen kontrako garaipena ospatzen. (Argazkia: Bergarako Eskubaloi Saila).

Euskal Ligara igotzeko hiru partidu ditu aurretik Bergarako jubenil nesken eskubaloi taldeak. Norgehiagokak bihartik domekara bitartean jokatuko dira Labegaraieta kiroldegian, eta arerio izango dituzte bergararrek Errotabarri, Ereintza eta Elgoibar.

Goizper BKE Gipuzkoako txapelduna izan da, ID Trans Bidasoa Iruni 23-26 irabazita. Gaurtik domekara jokatuko dituzte, Labegaraieta kiroldegian, Euskal Ligako igoera faseko partiduak Bergarak, Errotabarrik, Ereintzak eta Elgoibarrek, eta hauxe da bergararren egutegia: Errotabarri Bergara (urtarrilak 31, 19:00); Ereintza-Bergara (otsailak 1, 19:00); eta Bergara-Elgoibar (otsailak 2, 13:00). Lauko sailkapen horretan lehendabiziko postuan geratzen denean lortuko du Euskal Ligara igotzeko txartela.

Hala, Bergarako Eskubaloi Sailetik adierazi dute oso berezia da igoera fasea etxean jokatzea eta zaleentzat ere hala izatea gura dute. Horregatik, babesa ematera gerturatzea animatu dituzte herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak