San Martzial inguruan bertako 500 zuhaitz landatu dituzte, Kukubasok deituta

Hasier Larrea 2025ko urt. 26a, 17:04

Askatsuko iturri osteko herri-lurren artean "konektibitate bat" sortzeko helburuarekin, adin guztietako 70 bergarar inguru arrimatu dira gaur goizeko zuhaitz landaketara. San Martzialgo kantinan mokadutxoa jan dute bi ordu terdiko lanaren ostean.

Irailetik hona bigarrenez egin dute zuhaitz landaketa San Martzial ermitaren inguruetan, bertan dagoen basotxoa pixkanaka haz dadin. Duela 25 urte inguru landatu zituzten haritzak hango lursail batean eta jarraipena eman gura diote inguruko herri-lurretan haritzak, urkiak, lizarrak, elorri zuri eta beltzak eta haginak landatuta. Horrelaxe azaldu du Joseba Susaetak, Kukubasoko kideak: "Txara osteko basotxoak hutsuneak ditu, landa zelaiak daude, eta interesgarria iruditu zitzaigun bai guri eta bai Udalari etorkizunerako baso konektibitate bat sortzea. Animatu den jendearekin landaketa burututa, baso gaztean sortutako bidetxo bat hartuta San Martzialeko kantinara joan gara bukaeran". 

Agirretxebarriko mintegitik ekarri dituzte zuhaitzak, eta hazkundea errazteko babesgarriak jarri dizkiete. Tutuen azpikaldeei mozketak egin dizkiete, txoriak hazi bila sartzen direnean, bertatik ihes egin dezaten. Inguruko zuhaitzetan kabi batzuk jartzeko tartea ere hartu dute, helburu nagusia biodibertsitateari mesede egitea izanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak