Trafikoa moztuko dute Artekalea kalean urtarrilaren 27an eta 28an

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko urtarrilaren 23a

Artekalea kalea. (Argazkia: Bergarako Udala).

Datorren astelehen eta martitzenean, 08:00etatik 18:00etara moztuko dute trafikoa Artekalean kale horretako eraikin batean egingo dituzten lanengatik. Ordu tarte horretan, Herribus zerbitzuak ere bere ibilbidea moldatuko du. Arruriaga kaleko geltokia Burdiñate kalera lekualdatuko da. Eragozpenak saihesteko eta trafikoan sor daitezkeen aldaketak kontuan hartzeko gomendatu du Bergarako Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak