2025-2030 Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Plan Estrategikoan datozen urteetako ardatz nagusiak eta ekintza proposamenak jasoko dituzte herriko eragile desberdinen ekarpenekin.
Adierazi dutenez, orain arte, hainbat talde eta erakundek hartu dute parte Plan Estrategikoaren diseinuan; hala nola, Bergarako Eskola kiroleko koordinatzaileak, kirol elkarteak, elkarte sozialak, Agorrosingo erabiltzaileak, Osasun Zentroko langileak nahiz udaleko teknikariak.
Kirolaren Plan Estrategikoaren zirriborroaren aurkezpena urtarrilaren 22an egingo dute, osoko bilkuren aretoan 18:00etan. Udaletik adierazi dute herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela haien iritziak eta ikuspegiak ezagutzeko: "Udalak bertaratutako guztien laguntza eskertuko du".