Eman daiteke izena ostalaritzara bideratutako oinarrizko euskara ikastaroan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko urt. 14a, 17:50

Irala kaleko terraza bat.

Bergarako Udalak, Jardun Euskara Elkarteak eta Bergarako Udal Euskaltegiak 60 orduko oinarrizko ikastaroa antolatu dute ostalariei edo ostalaritzan lan egiteko interesa duen edonori zuzenduta. Saioetan ostalaritzari lotutako gaiak nahiz hiztegia landuko dituzte. Prezioa 36 euro da.

Ostalaritzako gaiak lantzeaz gain, ikastaroaren helburua da Euskaraldiaren hurrengo edizioari begira, ostalariak Belarriprest rolera gerturatzea. Eskolak martitzenetan 09.30etik 11:00etara izango dira; eta eguenetan, 11:15etik 12:45era Udal Euskaltegian.

Izena eman nahi izanez gero, Jardun Euskara Elkartearekin jarri behar da harremanetan: Oxirondo plaza 2-1 solairuan; 943 76 36 61 / 605 71 24 69 telefono zenbakian edo jardun@topagunea.eus helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak