Xakezaleen topaleku bilakatu da Kartzela Zaharra

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urtarrilaren 6a

Xakezaleen topaleku bilakatu da gaur arratsaldean Bergarako Kartzela Zaharra, txapelketa egin baitute. Hogei herritar aritu dira parte hartzen, eta bost-hamar minutuko zortzina partida jokatu dituzte.

Iraitz Arizabaletak irabazi du txapelketaren aurtengo edizioa; Iosu Usedendako izan da bigarren postua, eta Jon Altunarendako, berriz, hirugarrena. Horrez gain, federatu gabeko bergarar onenari ere saria banatu diote, eta Asier Lariarendako izan da.

Txapelketako sarituak hurrenez hurren eta jokalarien talde argazkia. Irudiak: Kartzela Zaharra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak