Domekara arte daude ikusgai Aroztegin Beart-eko kideen margoak

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko urtarrilaren 4a

Bergarako margolariak biltzen dituen Beart elkarteko kideek margoak dituzte erakusgai Aroztegi aretoan. Domeka, urtarrilak 5, da erakusketa ikusteko azken eguna.

Estilo ezberdinak erabilita egindako margolanak daude ikusgai Bergarako Aroztegi aretoan, denak Beart elkarteko kideek egindakoak. Gertuko zein urrutiagoko paisaiak ikus daitezke, adibidez, koadro batzuetan, tamainoz ere handiagoak eta txikiagoak daude eta collage-a ere bai, adibidez.

Domekara arte egongo da zabalik erakusketa hau eta Aroztegin ikusgai egongo diren hurrengo biak ere Bergarako taldeenak dira: urtarrilaren 10ean egurra lantzen dutenek jarriko dituzte euren lanak eta urtarrilaren 24an, buztingileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak