Bi kilometroko ilarak egon dira AP-1 autobidean, Bergaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko urtarrilaren 3a

Lesarriko tunelaren irteera, Gasteizko noranzkoan. Irudia: Google Maps.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, hiru autok talka egin dute AP-1 autobidean Bergaran, Gasteizko noranzkoan, Lesarriko tunelaren kanpoaldean, 13:00ak bueltan; ondorioz, bi kilometroko ilarak sortu dira norabide horretan. Ibilgailuak errepidetik kendu  dituztenean trafikoa normaltasunera itzuli da. Ertzaintzatik ez dute zehaztu zauriturik izan den.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak