Migel Okinaren paisaien 'kuadro-forum' saioa egingo dute bihar Aroztegin

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025eko urtarrilaren 2a

Beart elkartearen 2020ko Gabonetako erakusketaren artxiboko irudia.

Beart elkarteko kideen urteroko erakusketa zabalik dago Aroztegi aretoan, eta bihar, egubakoitza, 19:00etan Okinaren paisaiekin 'kuadro-forum' saioa egingo dute. "Horrela, Okinak paisaia tratatzeko zituen moduen inguruko eztabaida sortu nahi da. Aukeraketa kromatikoa, konposizio-egitura eta beste gauza batzuen artean, laneko erremintak erabiltzeko erari esker sortzen zuen espresibitatea aztertuko da", nabarmendu dute Beartetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak