Labegaraietako kiroldegia eskubaloi klubaren topaleku izan zen atzo egun osoz. Goizean infantilek eta kadeteek hartu zuten kantxa, eta arratsaldean nagusien ordua iritsi zen. Emakumezkoetan, beteranek irabazi zieten senior eta jubenilei, puntu bateko aldeagatik (17-18). Gizonezkoetan ere oso estu egon zen markagailua azken unera arte, eta kasu honetan gazteenak nagusitu ziren (30-28). Hala, jokalari ohiek oraindik sasoitsu daudela erakutsi dute, lehiatzeko grinarekin. Norgehiagoken ostean, kantxa barruko pikeak alde batera utzi eta otordu on batekin adiskidetu ziren eskubaloi familiako kideak.