Urteroko hitzordua da eta aurten ere ez du hutsik egingo. 09:00etan San Martin plazan elkartu eta Itxumendirako (731 m.) bidea hartuko dute. Ondoren, Gorlatik behera bueltatuko dira herrira. Eguraldi iragarpenak dio giro hotza baina oskarbi egongo dela goizean goizetik, eta ez da iragarpen txarra urtarril hasierarako.
Urteko lehen irteera
Ohitura duten moduan, Pol-Pol Mendi Elkarteko bereranoen taldeak Itxumendirako igoerarekin emango diote hasiera urteko mendi irteerei. Parte hartzeko federatuta egon beharko da eta Pol-Pol edota Gorlako bazkide izan beharko da.
Hamar mendi-irteera
Pol-Pol Mendi Elkarteko bereranoen taldeak hamar irteera iragarri ditu 2025erako. Hauxe da antolatu dituzten irteeren zerrenda:
- Urtarrilak 1: Bergara-Itxumendi-Gorla-Bergara
- Otsailak 16: Zarautz-Garate-Artiaga-Garate-Zarautz (Goizeko irteera)
- Martxoak 23: Nazar-Joar de Kodes-Genevilla (Egun guztirako ibilaldia)
- Apirilak 13: Pazuengos. Chilizarria-Bonacaparra (Egun guztirako ibilaldia)
- Maiatzaren 1etik 4ra: Montsant-Prades-Mussara (Tarragona; hiru gau, pentsio erdian)
- Ekainaren 6tik 13ra: Gran Canaria
- Uztailak 13: Los Jorrios-Armañon mendiak (Egun guztirako ibilaldia)
- Irailaren 13tik 16ra: Soria
- Urriaren 18tik 19ra: Potes (Kantabria)
- Azaroak 17: Auzperri-Mendi txuri-Auritz