Alebin partaidetzako Gabonetako Futbol Txapelketa jokatuko dute zapatuan Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abe. 26a, 15:44

2013. urtean jaiotako alebin partaidetza mailan dauden mutilek jokatuko dute Txapelketa eta partidak goizeko hamarretan hasiko dira.

Bergara, Mondra, UDA, Aloña Mendi, Soraluze, Lengokoak eta San Martzial klubek hartuko dute Txapelketan. Horietatik, Bergarako, Mondrako eta UDAko bina talde arituko dira lehian; gainerako klubetatik talde bana. Horiek bosna taldetako bi multzotan banatu dituzte eta 10:00etatik aurrera jokatuko dituzte partidak Agorrosingo eta Ipintzako berdeguneetan.

Norgehiagokei dagokienez, finalerdiak eta finala 20 minutukoak izango badira ere, aurreko partida guztiak 15 minutukoak izango dira, eta lehia batetik bestera bost minutuko atsedena izango dute gazteek. Finala nahiz hiru eta laugarren postuak, 12:30ean jokatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak