Bihar, egubakoitza, 19:00etan egingo dute inaugurazio ekitalditxoa eta, "arteaz hobeto gozatzeko, ongietorri ardotxoa" ere egongo dela aurreratu dute Beart elkarteko kideek.
Aurten, gainera, Miguel Okinaren Mendeurreneko Batzordearen eskutik, Okinaren paisaia ezberdinekin kuadro-forum saio bat egingo dute Aroztegi aretoan, erakusketaren baitan. Urtarrilaren 3an izango da hori, egubakoitza, 19:00etan. "Horrela, Okinak paisaia tratatzeko zituen moduen inguruko eztabaida sortu nahi da. Aukeraketa kromatikoa, konposizio-egitura eta beste gauza batzuen artean, laneko erremintak erabiltzeko erari esker sortzen zuen espresibitatea aztertuko da", nabarmendu dute.