Bailarako gainerako herrietan bezala, Olentzero eta Mari Domingi Bergarako hainbat txokotan izan dira abenduaren 24an. Izan ere, ohiko ekitaldiak bueltan dira Gabonak girotzeko.
Angiozarren 8:45ean hasi dute eguna kantuan, eta 12:30ean San Martin plazan ikusi ahal izan dituzte Olentzero eta Mari Domingi. Eguneko egitaraua prestatu dute eta horrenbestez, 18:00etan udaletxeko atarian gutunak emateko aukera egongo da. Osintxura, berriz, 19:00etan iritsiko dira Menditik eta zubian umeek bat egingo dute. Angiozarren, aldiz, 19:00etan plazara iritsiko dira neguari ongietorria emanez.