Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo nagusi, Azpeitiko 43. Dantza Solte Txapelketan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abe. 23a, 10:21

Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga, zapatuan, garaikurrekin. (Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea / azpeitiaguka.eus).

Zapatuan, San Tomas egunean, jokatu zen Azpeitiko Soreasu antzokian Azpeitiko 43. Dantza Solte Txapelketa eta Bergarako bikoteak jantzi zituen irabazlearen txapela eta zapia.

San Tomas eguneko egitarauaren barruan egin zuten Dantza Solte Txapelketa eta azken urteetan ez bezala, aurtengo edizioan helduen bikoteak aritu ziren oholtza gainean dantzan.

Guztira zortzi bikotek hartu zuten parte, bakoitzak fandango eta arin-arin bana dantzatzeko. Zortzi horietatik irabazleak izan ziren Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrak. Bigarren sailkatu ziren Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak eta hirugarren, Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrak.

Epaimahaiak pausoak, mugimendua, alde artistikoa eta melodia erritmoa hartu zituen kontuan dantzarien lana puntuatzerako garaian.

Julen Murgiondo eta Saioa Galarraga, zapatuan. (Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea / azpeitiaguka.eus).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak