Nafarroako produktuak Bergarako Napar Ferian

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko abenduaren 21a

Alkatxofen, zainzurien edo piperren kontserbak, txorizoak, almendra garrapiñatuak, txistorra, ahate-patea zein euskal pastela edo pasta gozoak ekarri dituzte gaur Bergarako San Antonio auzoan egin den Napar Ferian.

Nafarroako produktu ezberdinak batetik eta Bergarako elkarte gastronomikoek prestatutako patatak. Osagai horiek izan ditu aurten ere Napar Ferian. Saltzaileak pozik jendeak erosketak egin dituztelako eta patatak prestatu dituztenak ere bai, denak banatu dituzte eta.

Erraldoiak ere ibili dira txistulariekin batera eta Jon, Jaione eta Seme-alabak taldeak ere egin du emanaldia.

 

Erlazionatuak

Napar Feriako argazkiak

Oihana Elorza Gorostiza 2024 abe 21 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak