Abenduaren 6tik itxita egon da San Pedro kalea trafikoarendako kale horretako 11 eta 13 zenbakietako teilatutik harri bat erosi zelako eta eraikin horietako segurtasun distantzia handitu behar izan dutelako. Horrenbestez, atzora arte trafikoa Bidekurutzeta kaletik bideratu dute.
Udalak jakinarazi du eraikineko jabeei segurtasun neurriak ahalik eta azkarren hartzeko eskatu ziela, eta lan horiek amaituta, kalea berriro ere ibilgailuen eta oinezkoen joan-etorriak "normaltasunez" berrezarriz.