Datozen hiru astelehenetan erretiratuek ez dute elkarretaratzerik egingo, eta urtarrilaren 13an itzuliko dira. "Pistolazo indartsu bat emango diogu Herri Ekimen Legegileari (HEL). HELi eskatzen zaizkio Pentsioen Osagarria Bermatzeko Neurriak. Ekimenaren kanpainarako eta sinadurak biltzen hasteko, azpiegitura eta logistika osoa prest daukagu. Gainera, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua zazpigarren urteurrena ospatzeko ekimen bereziak ari da prestatzen, eta jai giroko hainbat sorpresa egongo dira", azaldu dute.