Ekimenaren helburua betetzeko, Eskerrik asko kalea garbi uzteagatik edo Eskerrik asko edalontzia tabernala itzultzeagatik bezalako mezuak irakurri ahal izango dira tabernetan nahiz kaleetan banatutako kartel eta eranskailuetan.
Udalak prentsa ohar batean azaldu duenez, Udala eta ostalarien elkarlanaren emaitza da establezimenduen eta bezeroen arteko lankidetza indartzea helburu duen kanpaina. Gainera, gaineratu duenez, edalontzi bat itzultzea bezalako ekintza sinpleek eragin nabarmena izan dezakete inguruko bizilagunekiko bizikidetzan: "Domingo Irala bezalako guneak garbi mantentzea nahi dugu, batez ere pintxopote egunetan edo egun berezietan. Kanpaina honekin ez dugu inor ezertara derrigortu nahi, baizik eta herria garbi mantentzearen garrantzia adierazi nahi dugu".