Aste honetan egin du Pol-Pol Mendi Elkarteko beteranoen taldeak 2o25erako aurreikusitako mendi-irteeren aurkezpena. Elkartetik adierazi dute datu nahiz irteerak "orientagarriak" direla eta antolatzaileek aldatu edota moldatu egin ditzaketela. Dena den, irteeren aurretik posta elektronikoz bidaliko dituzte argibideak.
Hala, parte hartzeko federatuta egon beharko da eta Pol-Pol edota Gorlako bazkide izan beharko da.
Hamar mendi-irteera
Aurten egin duten moduan, hamar mendi-irteera antolatu dituzte eta aurrenekoa, ohikoa den bezala, Itxumendira egingo dute urtarrilaren 1ean. Hauxe da 2025erako antolatu dituzten irteeren zerrenda:
- Urtarrilak 1: Bergara-Itxumendi-Gorla-Bergara
- Otsailak 16: Zarautz-Garate-Artiaga-Garate-Zarautz (Goizeko irteera)
- Martxoak 23: Nazar-Joar de Kodes-Genevilla (Egun guztirako ibilaldia)
- Apirilak 13: Pazuengos. Chilizarria-Bonacaparra (Egun guztirako ibilaldia)
- Maiatzaren 1etik 4ra: Montsant-Prades-Mussara (Tarragona; hiru gau, pentsio erdian)
- Ekainaren 6tik 13ra: Gran Canaria
- Uztailak 13: Los Jorrios-Armañon mendiak (Egun guztirako ibilaldia)
- Irailaren 13tik 16ra: Soria
- Urriaren 18tik 19ra: Potes (Kantabria)
- Azaroak 17: Auzperri-Mendi txuri-Auritz