Euskaraldia 2025

Euskaraldiaren abiatze-saioa egin dute Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abenduaren 12a

Martitzenean, Euskaraldiaren abiatze-saioan elkartu zen taldea. (Argazkia: Jardun).

Martitzen arratsaldean, Euskaraldiaren abiatze-saioa egin zuten udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Kike Amonarrizek hartu zuen parte, eta hitzaldia egin zuen. Laugarren edizioaren ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, kronograma ere aurkeztu zuten, eta Bergarako Euskaraldiaren aurkezpena otsailean egitea aurreikusten dute. Andrea Bella izango da Euskaraldiaren dinamizatzailea Bergaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak