Datozen egunetan banatuko du Bergarako Udalak 2025eko udal egutegia

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abenduaren 12a

Laboratorium museoa. Errekale jauregia eta lorategi historikoa. (Argazkia: Javi Vicente).

Bergarako Udalak banatzen duen egutegia egun hauetan banatuko dute etxez etxe. Herritarrek Bergaran ateratako argazkiekin jantzi dute aurten ere egutegia. Azaleko argazkia Javi Vicentek Laboratorium Museoari eta lorategi historikoari azaroan atera zion argazkia da.

Egun hauetan egingo dute egutegien banaketa eta hilaren erdi alderako amaitzea aurreikusten dute. Banaketa etxe guztietan egingo da. Horregatik, Bergarako Udalak herritarrei eskatu die banatzaileei ataria zabaltzeko. "Egutegiak, ahal denean, buzoietan sartuko dira, eta hala egin ezin den kasuetan, atarian utziko dira multzoan. Horregatik, bizilagunei eskatzen zaie bakoitzak bakarra hartzeko", azaldu dute Udaletik.

Halaber, egutegi bat baino gehiago gura duenak udaletxean jaso ahal izango ditu ale gehiago, behin banaketa amaituta. Jakinarazi dute aurrerago adieraziko dutela horretarako data.