San Pedro kalea ibilgailuendako itxita dago pasa den egubakoitzean kale horretako 11 eta 13 zenbakietako teilatutik harri bat erori zelako. Aurrez ere, bazegoen hesi bat bi atarien aurrean, baina Bergarako Udalak jakinarazi duenez, orain arteko segurtasun tartea handitu du eta bi metrokoa ezarri; baita erortzeaz zeuden beste zenbait harri kendu. "Horrek zaildu egiten du oinezko eta ibilgailuen arteko koexistentzia. Udalak oinezkoen pasaera lehenetsi du", adierazi du Udalak. Hala, trafikoa Bidekurutzetatik bideratuko da, gero Komenio kalean gora hartuta, Artekalera igarotzeko.
Udaletik azaldu dute egubakoitzean bertan jarri zirela eraikinaren jabeekin harremanetan sortu den egoeraren berri eman eta bi eraikinek izan ditzaketen arazoei aurre egiteko: "Segurtasun neurriak ahalik eta azkarren hartzeko agindua ere eman die Udalak. Beraz, kalea ahalik eta azkarren irekitzeko nahia du eta horretan lanean ari dira buru-belarri".