Abenduko ekintzak iragarri ditu San Joxepe jubilatuen elkarteak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2024ko abe. 9a, 11:39

Aste honetan jokatuko dira billar txapelketako partiduak, eta finala hilaren 20an izango da. Egun berean Santo Tomas eguna ospatuko dute. Halaber, Madrilera hiru eguneko irteera egingo dute, besteak beste.

Urteko azken hilabeterako ere Bergarako San Joxepe erretiratuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu. Lehendabizikoa gaur bertan hasiko da; hain zuzen ere, Gabonetako Billar Txapelketa. Sailkapen partiduak gaur hasi eta egubakoitzera bitartean jokatuko dira, eta finala abenduaren 20an jokatuko da. Harreran eman behar da izena gaur eguerdia baino lehen.

San Joxepetik adierazi dutenez, bazkideen artean arrakasta duen lehiaketa da eta irabazleak San Joxepe elkartea ordezkatuko du elkarteen arteko Txapelketan.

Irteera, Madrilera

Hilabete honetan, Madrilen bi gau pasatzeko bidaia antolatu du jubilatuen elkarteak eta dagoeneko izen-ematea beteta dago. Hiru egunetan, besteak beste, Grease musikala ikusi nahiz Gabonetako argiak ikusteko aukera izango dute. Hala, Madrilgo irteera aprobetxatuko dute Torrejon de Ardoz bisitatzeko.

Santo Tomas eguna eta antzerki topaketa

Abenduaren 20an billarreko finala jokatzeaz gain, txirtorra jana eta Gabonetako otarrararen zozketa egingo dituzte Santo Tomas eguna ospatzeko.

Halaber, abenduaren 10ean eta 11n AGIJUPENS jubilatu elkarteak antzezlan topaketak ospatuko ditu Intxaurrondon, Gipuzkoako jubilatu zentroetako antzerki taldeendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak