Txalo artean inauguratu dute Stoltz Freres organo eraberritua

Julen Murua Mesonero 2024ko abe. 8a, 20:10

Aitor Olea, inaugurazio kontzertuan organoa jotzen.

Egun osoko ekintzen ostean, kontzertu batekin amaitu dute Soltz Freres organo eraberrituaren inaugurazio eguna. Txalo zaparrada batekin agurtu dute Aitor Olea organo-jotzailea kontzertuaren ostean.

Denbora luzez lanean ibili ostean, inauguratu dute San Pedro elizako Soltz Freres organoa. Goizean Areantzako kanpai-joleen erakustaldia egin dute, eta ostean, organoa bedeinkatzeko meza egin dute. Arratsaldeko kontzerturako bete egin da eliza, eta bertaratuek organo eraberrituaren aurreneko kontzertua entzun dute.

Gorka Artola Bergarako alkateak hartu du hitza emanaldiaren aurretik, eta "eskerrak" eman dizkie organoaren bueltan lanean ibili diren guztiei. Era berean, azpimarratu du "inbertsio eta lan handia" izan dela; "beharrezko" inbertsio eta lana.

Aitor Olea organo-jotzaile titularrak "oso pozik" amaitu du kontzertua, eta "oso eskertuta" agertu da San Pedro elizara bertaratu direnen aurrean. Kontzertuaren aurreko egunetan probatzen ibili denean nabaritu du Oleak "organoa 100%-era dagoela", eta hori bera egiaztatu ahal izan dute ikus-entzuleek. Aurrerantzean, helburu nagusia "organoa bizirik" mantentzea dela dio Oleak, eta horretarako lanean dihardute dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak