Zilarrezko mailari eustea du jokoan Burdinolak, etxean

Xabier Urtzelai 2024ko abe. 5a, 10:31

Oraingo asteburuan hockey partidu mordoa jokatuko dituzte Labegaraietako kantxan, Espainiako emakumezkoen zilarrezko ligako jardunaldia egongo da eta jokoan. Senior mailako talde batzuek liga irabaztea izango dute helburu, eta mailari eusteko borrokatuko dira beste batzuk, tartean, Burdinolakoak. 

"Joan den asteburuan Elxen jokatutako bi partiduetatik bat irabazi egin genuen, eta horrek esan nahi du asteburuan ditugun hiru partiduetatik bi irabazten baditugu mailari eutsiko diogula. Horrela ez bada jaitsierako promozioan sartuko ginateke", adierazi du Burdinolako ordezkari Agustin Ojangurenek. Hala, bergararrak izango dira zapatu goizean jardunaldiko lehenengo partidua jokatuko dutenak (10:00), arratsaldean izango dute bestea (18:30), eta jardunaldiko hirugarren partidua domeka eguerdian izango dute (12:00). "Guztira 12 talde gaude bi multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko hiru onenak (6) liga irabazteko borrokatuko dira, eta beste 6 taldeen helburua kategoriari eustea izango da. Gu hor gaude, jaitsiera fasera ez joatea da helburu nagusia".

Senior mailako jokalariak izango dira asteburuan Labegaraietan, baina Burdinolakoek oso talde gaztea dute: "Kategoria horretara iristerakoan beteranoenek beste konpromiso batzuk izaten dituzte, kanpora joaten dira ikastera... Hala, senior mailako taldea bada ere oso jokalari gazteak ditugu eta meritu galanta dute. Ea asteburu ona egiten dugun. 

Asteburuko partiduen zerrenda:

Larunbata, abenduak 7

 Igandea, abenduak 8

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak