Omenaldia egiterako orduan gutxienez 25, 40, 50 eta 70 dohaintza egin dituzten 24 bergarar izan dituzte gogoan beste urte batez, eta hauexek izan dira omenduak.
25 aldiz odola eman dutenak izan dira Maribel Berasategi, M. Carmen Boizas, Felix Eguren, Gorka Fernandez, Fco. Jose Herzog, Ane Miren Juaristi, Oscar Navarro, Luis Martin Oregi, Elvira Otaño, Nerea Reparaz, Asun Rodriguez eta Markos Perez. 40 aldiz dohaintza egin dutenak, berriz, Maria Angeles Belategi, Nagore Iñurrategi eta Ana Mozos izan dira. 50 odol-emate egin dituztenak, aldiz, Jesus Agirre, Iñaki Arizmendiarrieta, Jose M. Fernandez, Aitor Garitano, Juan Luis Gonzalez eta Fco. Jose Pueyo. Azkenik, Josu Agirrezabal, Miguel A. Agirrezabal eta Karmelo Etxenagusiak egin dituzte 75 dohaintza.
Odol-ateratzeak bi astean behin
Elkartetik aurreratu dutenez, iaz 1.14 lagunek egin zuten gutxienez behin odol dohaintza Bergaran eta horietatik 513 izan ziren emakumeak eta 501 gizonezkoak. Dena den, jarraikortasuna izan duten odol-emaile aktiboak 617 izan dira: 310 emakume eta 307 gizon.
Hamabostean behin egiten dituzte odol-ateratzeak Arin Gunean, 16:30etik 20:15era eta hurrengo hitzordua abenduaren 11n izango da.
Hala, datorren urteko erronkak ere finkatuta dituzte eta urtarriletik aurrera www.gotatanta.eus atarian hartu ahal izango da odola ateratzeko hitzordua.