Bergarako enpresetan euskararen erabilera areagotzen jarraitzea du helburu 'Harixa' egitasmoak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko aza. 28a, 16:37

Eider Usobiaga, Bergarako Euskara zinegotzia, 'Harixa' egitasmoaren batzarrean. Irudia: Bergarako Udala.

Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroan egin dute 2024ko Batzar Nagusia, eta aurten eginikoak errepasatzeaz gain, datorren urteko lan-ildo nagusiak zehaztu dituzte.

Bergarako enpresetan euskararen erabilera areagotzean jarraitzea du helburu Harixa egitasmoak, gaur, hilak 28, eginiko batzarrean hala erabakita. Horretarako, egitasmoan parte hartzen duten 38 entitateen arteko harremanen inguruko diagnostiko bat egin dute; hala ere, batik bat, Bergarako Udalarekin eta Miguel Altuna zentroari zuzentzen dizkieten idatzietan darabilten hizkuntzaz jardun dute. Are gehiago, enpresa barneetako harremanei dagokienez, Eusle metodologia abiatu dute konpainia batzuek, "euskaraz hitz egiteko gaitasuna duten pertsonen ohituretan eragiteko", Udalaren hitzetan.

Horrez gain, azaldu dutenez, iazko batzarreko ondorioetako bat izan zen lanean euskara gehiago erabili zedin "beharrezkoa" dela hornitzaileak diren zerbitzu enpresak ere egitasmora batzea; bada, jakinarazi dutenez, datozen asteetan bat egingo dute konpainia batzuek.

Lau lan-ildo zehaztuta

Datorren urteari dagokionez, lau lan-ildo zehaztu dituzte enpresek: euskararen aktibaziorako sarea osatzea; langile berriei enpresara harrera euskaraz egitea; adimen artifiziala eta hizkuntza teknologiak garatzea; eta enpresaren irudia eta euskara lantzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak