Fermin Balentzia Azaroan Gaztañatan ekimenean

Sara Lanz 2024ko azaroaren 24a

Fermin Balentzia, Txuringo tabernan. Argazkia: Leire Arbelaitz.

Fermin Balentzia izan zen protagonista nagusia egubakoitzean. Kantu poteoa egiten behar zuten, baina aurrerago egingo dute.

Osintxuko Azaroa Gaztañatan ekimenaren barruan, Fermin Balentziak (Getze,1948) bakarlari nafarrarak kontzertua eskaini zuen egubakoitzean, Txuringo tabernan. Kantu-poteoa egitea aurreikusita zegoen arren, aurrerago egingo dute. Gaur, auzoko erretiratuen bazkaria antolatu dute, Txuringon. Ekimena borobiltzeko, azaroaren 30ean, Irene Markel eta Maddi hirukotearen musika emanaldia izango dute Txuringo tabernan, 19:30ean. Bergarako Udalaren eta Soraluze enpresaren laguntza jaso dute ekintzok antolatzeko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak